Elkartea

Ezagutu Ormandetxa

Elkartea

Ormandetxa elkartea Andetxan sortu zen, 2014. urtearen amaieran, auzotar, adiskide eta laguntzaileen ahaleginak asmo handiko proiektu baten inguruan biltzeko asmoz: “Bizitzarako margoak”.

Herriko jendeak sortu zuen, herriko jendeak sustatu eta kudeatzen du, eta hazten joan da parte-hartzeari dagokionez eta gizartean lortutako oihartzunari dagokionez, hasierako itxaropenak gaindituz.

Atsegin handiz ari gara berriz ezagutzen gure herri-nortasuna, kolokan baitzegoen Gasteizko aireportuaren eraginez, lehenbizi, eta bere ondare txikia abandonatu izanaren ondorioz, gero. Orain, nortasuna berreskuratzen ari da, komunitatea osatzen duten balioetan oinarritua.

Lagundu

Gure ausardia handia izan da, eta proiektua honaino iritsi da gauzatzeko ahaleginetan jarraitzen duten hainbat eta hainbat pertsonaren (auzotarrak, lagunak, artistak, arte-kritikariak eta irakasleak, zaharberritzaileak, bisitariak…) ekarpen eskuzabalari eta lan guztiz altruistari esker. Baina hori ez da nahikoa, eta baliabide eta finantzaketa gehiago behar ditugu eliza erabat zaharberritzen jarraitzeko (hezetasunak, lurzoruak, erdiko gangak, bigarren mailako espazioak…).

Lagundu

Gero eta gehiago gara, zuek bezalako jende solidarioari esker... Parte hartu nahi baduzu, Kutxabankeko kontu honetan egin dezakezu:

2095 3150 20 9114788096

Scroll to Top